Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Udan ere gure Bloga bisitatu

sabaiko-kutxako-argazkiak.jpg

Ikasturte amaierara ailegatzen ari gara, eta udan gelditu eginen da albisteen saila gure Blogean. Ez ordea argazki albumen saila.

Irailean Baztan Ikastolak 40 urte bete behar dituela eta, udan barna albumak sartzen joanen gara, Ikastolaren argazki zaharrak estekan. Beraz, BISITATU!

http://baztanikastolagurasoelkartea.nirudia.com/

baar3.jpgBidenabarrean, Blogaren sarrera pixka bat ordenatu behar dugu, argazki albumez eta bideoez bete egin zaigu eta. Album eta bideo berrienak utziko ditugu soilik. Bertzeak ikusi nahi badituzue, aski duzue klik egitea tituluetan.

Eta erran beharrik ez dago, zuk argazki, bideo, ideia edo proposamenen bat baldin baduzu, DEITU edo -e-mail bat bidali.

3.png

EN VERANO TAMBIÉN VISITAD NUESTRO BLOG

Estamos llegando a final de curso, y durante el verano descansará la sección de noticias de nuestro Blog. Pero no así nuestra sección de álbumes de fotos.

Como en septiembre Baztan Ikastola cumple 40 años, iremos sacando álbumes a lo largo del verano, en el enlace Ikastolaren argazki zaharrak. ¡VISITANOS!

baar1.jpgDe paso, tenemos que ordenar un poco la entrada a nuestro Blog, pues se nos ha llenado de álbumes de fotos y de vídeos. Dejaremos sólo los álbumes y vídeos más recientes. Si queréis ver los demás, basta con que hagás un klik sobre los títulos.

m1sin-nombre.jpgY no hacer falta recordaros que si tenéis fotos, videos o alguna idea o propuesta, no tenéis más que LLAMAR, o enviar un e-mail.

Ibilaldia Xareta bidean barna

zugarramurdi1.JPG

Ez dago modurik, Ibainetako buelta behar bezala egiteko. Goizeko 9etan bildu ginen eta argi zegoen eguzkiak atera nahi zuela. Eta atera egin zen. Baina aste guzian ur pila bat botea ze, eta Urbia-Ibaineta bueltan badauden padura tarte batzuk, eta iralarre batzuk ere gurutzatu beharrak, aski itxiak. Ez zen haur txikiekin joateko plana. Gainera, Ibainetatik dauden ikuspegiak zerua garbiago bat beharko da: heldu den urterako utzi dugu. Eta lortu eginen dugu, horretan ez dugu dudarik.

Beraz, azken momentuan denen artean plana aldatu eta ibilaldi goxoa egin genuen Zugarramurditik Sarako kobazuloetara. Patxada ederrean prestatuta dagoen bidezidorretik, hainbertze txoko interesagarriz josia. Pottoka urdinaren bide sorgindua. Irudi gehiago ikusi nahi baduzu, bisitatu Baztango Haizegoaren "Begi Hizkia" atala:

http://baztangohaizegoarenargazkiak.nirudia.com/16050

Goiza bazkari batekin errematatu genuen, Zugarramurdiko aterpetxean.

zugarramurdi2.JPG

Ikasturteko azken egunak

haurren-festa2.JPG

Ikasturtea ttipi-ttapa hondar egunetara hurbiltzen ari da, eta pasa den astean, ortzegunean eta ortziralean, haurrek eta irakasleek dantza eta antzerki ikuskizun ederrak eskaini zituzten. Galdu ezinezko hitzordua bihurtzen ari da gurasoondako ere. Antzerki ikastarokoek urtean barna lortutako maila erakutsi ziguten, eta harritu ginen bertze behin ere gure haurrak gai diren koreografiekin. Azken partean une hunkigarriak bizi izan genituen seigarren mailakoei agur erraterakoan. Institutuan zorte ona izan dezaten opa eta gero hamaiketako batekin akitu zen egitaraua.
haurren-festa3.JPG
Vamos entrando poco a poco en los últimos días del curso, y el jueves y viernes tuvimos ocasión de disfrutar de las coreografías que prepararon los distintos cursos. También la representación grupo del extraescolar de teatro (a ver si nos animamos también los padres y madres a formar un grupo e laño que viene). Y en la parte final vivimos momentos emocionantes, en la despedida del grupo de sexto curso. Tras desearles buena suerte en el Instituto, finalizó el programa con un hamaiketako.

haurren-festa1.JPG

Mendi ateraldia: Zugarramurdi aldea

zugarramurdi.jpg

Igandean hasiko omen du eguzkia agertzen, eta ea azkenean egiten ahal dugun Ibainetako buelta. Bi aldiz gibelatu behar izan dugu eguraldi txarraren erruz, baina oraingoan ez du bueltarik: ikasturteko hondar asteburua da, eta ezin dugu huts egin. Edo konformatu behar dugu inguru hori Google-Earth edo dena delako horretan ikustearekin?

Gogoratu: igande honetan goizxeago bilduko gara Ikastolako parkean, goizeko 9etan. Eta azken mendi ateraldia izaki, bazkari bat antolatu dugu Zugarramurdiko Aterpetxean, nahi duenarendako.

EL DOMINGO A ZUGARRAMURDI: collado de Urbia , Ibaineta, caserío de Lapitz, Urbia

Al final parece que el tiempo va a levantar, y que podremos hacer al fín este recorrido, que hemos tenido que posponer ya dos veces, por no hacerlo nublado: dicen que las vistas son preciosas.

Esta vez quedaremos un poco antes, a las 9 de la mañana, en el parque de la Ikastola. Y por ser la última salida montañera del curso, hemos encargado una comida en el albergue de Zugarramurdi, para quien quiera apuntarse.

Amonatxo, amatxo, andereño...

baztangohaizegoarenargazkiak-20100613211138.jpg

Hitzetan sinisten dugu, horregatik ere aukeratu dugu Baztan Ikastola gure seme-alabendako.

21.JPG

Eta hala ere zaila da hitz batzuk aukeratzea, hainbertze daude, eta hainbertze dago errateko.

11.JPG

Baina gehien behar dituzunean hitzik gabe geratzen zara. Beraz, bertze behin ere "esker mile, Mari Karmen" erran eta saiatuko gara irudiz irudi igandekoa gogoratzen, elkarrekin.

Norbait animatzen bada lerro batzuk idaztera, "Erantzunak idatzi/ikusi" klikatu eta testua sartu. Bihotz-bihotzetik eskertuko genioke.

Si alguien se anima a escribir unas líneas, klikar en "Erantzunak idatzi/ikusi" y meter el texto. Le agradeceríamos de todo corazón.

Nafarroa Oinez: Mus txapelketaren finalak

blog9.JPGIgandean bertan Uxoa eta Eduardok finaletan hartuko dute parte, Baztango kanporaketako sailkatuak. Nafarroa guziko 32 bikote ailegatu dira finaletara, eta goizeko 10etan hasiko dira. Ea denbora ematen zaie txapela lortu eta Ikastolaren bestara ailegatzeko.

Ikastolaren besta: igandean, ekainak 13

ikastola-besta091.jpg

2009-10ko ikasturteari besta giroan bukaera emateko, heldu den igandean Ikastolaren Besta ospatuko dugu.

Eguneko programa hau da:

11:30etan      Dantzak (Pilarreko frontoian)
13:30etan      Bazkaria
15:30etan      Gaztelu puzgarriak
16:00etan      Dantzaldia

Aurten berriz ere festa Pilarreko frontoian eginen dugu. Eta iazko marka gainditu behar dugu, jende kopuruaren aldetik, 280 txartel inguru saldu baitira. Norbaitek oraindik ez badu bazkariko txartela, bihar astelehenean bertan eskatu Juntako bati, edo 665212796 telefonora deitu. Astearterako erran behar baitugu, zehazki, zenbat menu behar dugun.

Dakizuenez, aurten “catering” batekin probatu behar dugu. Hortaz, ez dago platera edo kubiertorik ekarri beharrik. Hori bai, faborez, ez atzendu txartelak ekartzea.

ikastola-besta092.jpg

FIESTA DE LA IKASTOLA: domingo 13 de junio

El róximo domingo celebraremos la fiesta de la Ikastola, con la que queremos despedir al curso escolar 2009-10, en plan festivo.

Este es el programa del día:

11:30etan      Dantzas (en el frontón del Pilar)
13:30etan      Comida
15:30etan      Castillos hinchables
16:00etan      Bailables

Este año de nuevo la fiesta se hará en el frontón del Pilar. Y vamos a superar la marca del año pasado, en cuanto al número de gente, pues ya se han vendido unas 280 txartelas. Si alguien todavía no tiene txartela, que la pida mañana lunes mismo a alguien de la Junta, o que llame al teléfono 665212796. Para el martes tenemos que dar el número exacto de menús.

Como sabéis, este año vamos a probar con un “catering”. Por ello, no será necesario que traigáis platos ni cubiertos. Eso sí, por favor, no olvidéis traer las txartelas.

Ikastolara oinez: eskola bideen tailerra

ikastolara-oinez-1.jpgAsteartean, ekainak 8, arratsaldeko 7'30etan, goitiko Ikastolan

Martes, 8 de junio, 7'30 de la tarde, en la Ikastola de arriba

Hau da CRANA-tik (Centro de Recursos Ambientales de Navarra) Gurutzek pasa digun deialdia, astearteko tailerrarako, Ikastolako eskola-bideak lantzeko:

IKASTOLARA OINEZ!

Guraso agurgarriak,

Geroz eta haur gehiago dira sendentarismoaren ondorioz gizentasun arazoak jasaten dituzten haurrak, eta Baztanen ere arazo honek gorantzko joera duela jakinarazi digute Osasun Etxetik.

Honi aurre egin eta gure seme-alaben osasuna eta herriko bizi-kalitatea hobetzearrean, Ikastolara oinez etortzeko ekimena martxan jarri nahi dugu. Horrela, haurrek egunero ariketa fisikoa egin eta Elizondo osansuntsuago eta atseginago bihurtuko dugu.

Ekainan aste betez froga egin eta asmoa datorren urtean ekimenarekin jarraitzea da. Aste hau antolatzeko (guraso laguntzaileak, ibilbideak, ordutegiak, etab.) heldu den asteartean, ekainak 8, arratsaldeko 19:30tan Goitiko Ikastolan egonen den bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

A LA IKASTOLA, ¡ANDANDO!ikastolara-oinez-2.jpg

Estimadas familias,

Cada vez son más los niños y niñas que sufren obesidad debido al sedentarismo y esta realidad también ha llegado a Baztan, ya que desde el Centro de Salud nos han advertido del problema.

Con el fin de afrontar este problema y mejorar la salud de nuestros hijos/as,  y al mismo tiempo mejorar la calidad de vida del pueblo, hemos puesto en marcha la iniciativa de venir andando a la Ikastola. De esta forma, nuestros hijos/as harán todos los días ejercicio físico y Elizondo será más saludable y agradable.

La intención es hacer una semana de prueba en junio y continuar con la iniciativa el próximo curso. Para la organizar esta semana (familias acompañantes, itinerarios, horario, etc.) os invitamos a participar en la reunión que se celebrará el próximo martes, 8 de junio a las 19:30 horas en la Ikastola de arriba.

Pasaiatik Pasaiara, txaluparen esperoan

donibanetaldea.JPG

Egia errateko, denbora gutxi izan genuen esperoan egoteko. Larunbateko plana aski beteta eraman baikenuen. Eta hori Pasaia aldea Elizondotik ordu eskas batera dagoela (gezurra dirudi, errepidetik eta telebistatik bakarrik ezagutzen genuela guraso gehienok).

donibanemater3.JPG Pasai Antxo, Pasai Trintxerpe, Pasai San Pedro, merkatal portua, arrantza portua... Ailegatzearekin esperoan genituen Lierni eta Izaskun (tira beraiek ere ez omen dute Baztan ezagutzen), Mater arrantzontziko txoko guztiak eta arrantza munduaren hamaika xehetasun erakusteko. Harrituta geratu ginen: 18 arrantzale bizitzeko lekua zegoen. Hori bai, estu-estu: leku gehiena arrainendako zegoen erreserbatuta. Ordu luze bat behar izan genuen zoko eta tresna guztiak miatzeko.

donibanemater5.JPGGero Patxirekin, ontzi txikiago batean, buelta eman genion badiari, itsas zabalera atera eta buelta. Txalupan Pasai Donibanera pasa eta txundituta geratu. Bazkaldu (XX. mendeko arkitektura miretsiz) eta arratsaldean, berriz, ur gainetik lur azpira, zonaldeko ekonomian pisu handia izandako bertze alderdi bat ezagutzeko: Oiartzungo Arditurriko meategiak. Argazkikoa sarrera baino ez da: barneago mundu harrigarri bat dago (7 pisutan banatuta, bat bakarra bisitatzen den arren). Baina aski kalakaz. Astean barna igoko dugu txangoaren argazki albuma. Eta Mari Joseren bideoak ere igoko ditugu.

Eskola bideak: Ikastolara oinez, doike!

plano_non-bizi-gara-zenbat.jpg

Hasteko, eskerrak eman zuen erantzunagatik: ia 100 inkesta hartu ditugu bueltan, zuen argibideekin. Non bizi zareten, oinez etortzen zareten Ikastolara, goizez edota arratsaldez, zein bidetik... Hor planoan dituzue lehen emaitzak: Ikastolako elizondarrak aski barreiatuta bizi gara herri guzian barna. Baina kopuru nagusi batzuk ikusten dira, batez ere Baztanberri auzoan, eta Paularena aldean eta Tokoto inguruan ere bai. Baina, klaro, bakoitza bere aldetik joaten gara Ikastolara, batzuk goitikora, bertze batzuk parkera, batzuk bietara ere...

Bertze plano honetan agertzen da parkeko ikastolara nondik joaten garen (klikatu gainean handitzeko). Marren koloreak ilunago (horia-laranja-gorria...) eta jende gehiago pasatzenparkeko-ikastolara1.jpg garela tarte horietatik erran nahi du.

Parkera haur txikiak joaten dira, guraso batekin jeneralean, edo bertze jendaki batekin (ez dira nornahirekin lasai joaten). Bizpahiru bide nagusi nabarmentzen dira. Eta ez dira bide luzeak. Ez zen hain zaila izanen bide horietan taldeak antolatzea, haur txikiak akostumbratzeko Ikastolara oinez joatera, bertze haurrekin (hasieran guraso edo jendaki banarekin ere bai, doike).

Goitiko ikastolako bideak nahasiagoak (eta luzeagoak) dira. Erran bezala, goitiko ikastolara segitu behar dugu guraso batzuek, parkeko ikastolan haur txikia utzi eta gero. Batzuetan buelta handi xamarra eman beharrez, bietatik pasatzeko.Ordea bide onak, seguruak, ikusten dira, gutxi erabiltzen direnak.

Ez zen posiblea izanen taldeak antgoitiko-ikastolara-1.jpgolatzea haurrak goitiko ikastolara joateko, pertsona heldu pare batekin? Txokototik goiti, adibidez, non trafiko gutxiago eta espaloi zabalagoak dauden.

Gurasoon tailerren bat antolatu nahi dugu ikasturtea akitu baino lehen, aukerak aztertzeko, eta froga bat egin. Uste dugu merezi duela: gauza handia izanen zen gure haurrendako (eta guretako ere bai).

CAMINOS ESCOLARES

La semana próxima, tanto en la Semana Cultural de la Ikastola como en el programa promovido desde el Centro de Salud y el CRAN (Centro de Recursos Ambientales de Navarra), se va a remarcar la importancia del ejercicio físico, sobre todo durante la infancia.

Uno de los puntos que se están trabajando es la creación de Caminos Escolares, para irnos acostumbrando a ir a la Ikastola a pie, o en bicicleta. ¡Dependemos demasiado del coche! De la comodidad que vemos en el nuestro, y del peligro que vemos en los de los demás.

De casa a la Ikastola: no es un camino largo. Pero lo hacemos todos los días, entre semana. Es algo básico que cuando podamos lo hagamos andando, o en bici. Y a poder ser en grupo, porque hace más agradable el camino. En los planos podéis ver dónde vivimos, a lo largo de Elizondo, y los trayectos que utilizamos, cuando vamos a pie, tanto a la Ikastola del parque como a la de arriba (los colores más oscuros indican los trayectos más utilizados). Habría que estudiar las opciones que hay para hacerlo del modo más atractivo y seguro posible.

Queremos organizar un taller, e incluso hacer una prueba, si es posible, antes de terminar el curso. Ya os avisaremos.