Baztan Ikastolako Guraso Elkartea http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com Baztan Ikastolako Guraso Elkartea Wed, 28 Jul 2010 17:26:23 +0100 Baztan Ikastolako Guraso Elkartea http://files.nireblog.com/blogs/baztanikastolagurasoelkartea/gravatar.gif http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com http://nireblog.com Udan ere gure Bloga bisitatu http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/27/udan-ere-gure-bloga-bisitatu http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/27/udan-ere-gure-bloga-bisitatu sabaiko-kutxako-argazkiak.jpg

Ikasturte amaierara ailegatzen ari gara, eta udan gelditu eginen da albisteen saila gure Blogean. Ez ordea argazki albumen saila.

Irailean Baztan Ikastolak 40 urte bete behar dituela eta, udan barna albumak sartzen joanen gara, Ikastolaren argazki zaharrak estekan. Beraz, BISITATU!

http://baztanikastolagurasoelkartea.nirudia.com/

baar3.jpgBidenabarrean, Blogaren sarrera pixka bat ordenatu behar dugu, argazki albumez eta bideoez bete egin zaigu eta. Album eta bideo berrienak utziko ditugu soilik. Bertzeak ikusi nahi badituzue, aski duzue klik egitea tituluetan.

Eta erran beharrik ez dago, zuk argazki, bideo, ideia edo proposamenen bat baldin baduzu, DEITU edo -e-mail bat bidali.

3.png

EN VERANO TAMBIÉN VISITAD NUESTRO BLOG

Estamos llegando a final de curso, y durante el verano descansará la sección de noticias de nuestro Blog. Pero no así nuestra sección de álbumes de fotos.

Como en septiembre Baztan Ikastola cumple 40 años, iremos sacando álbumes a lo largo del verano, en el enlace Ikastolaren argazki zaharrak. ¡VISITANOS!

baar1.jpgDe paso, tenemos que ordenar un poco la entrada a nuestro Blog, pues se nos ha llenado de álbumes de fotos y de vídeos. Dejaremos sólo los álbumes y vídeos más recientes. Si queréis ver los demás, basta con que hagás un klik sobre los títulos.

m1sin-nombre.jpgY no hacer falta recordaros que si tenéis fotos, videos o alguna idea o propuesta, no tenéis más que LLAMAR, o enviar un e-mail.

Comments

]]>
Sun, 27 Jun 2010 10:35:51 +0100
Ibilaldia Xareta bidean barna http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/21/ibilaldia-xareta-bidean-barna http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/21/ibilaldia-xareta-bidean-barna zugarramurdi1.JPG

Ez dago modurik, Ibainetako buelta behar bezala egiteko. Goizeko 9etan bildu ginen eta argi zegoen eguzkiak atera nahi zuela. Eta atera egin zen. Baina aste guzian ur pila bat botea ze, eta Urbia-Ibaineta bueltan badauden padura tarte batzuk, eta iralarre batzuk ere gurutzatu beharrak, aski itxiak. Ez zen haur txikiekin joateko plana. Gainera, Ibainetatik dauden ikuspegiak zerua garbiago bat beharko da: heldu den urterako utzi dugu. Eta lortu eginen dugu, horretan ez dugu dudarik.

Beraz, azken momentuan denen artean plana aldatu eta ibilaldi goxoa egin genuen Zugarramurditik Sarako kobazuloetara. Patxada ederrean prestatuta dagoen bidezidorretik, hainbertze txoko interesagarriz josia. Pottoka urdinaren bide sorgindua. Irudi gehiago ikusi nahi baduzu, bisitatu Baztango Haizegoaren "Begi Hizkia" atala:

http://baztangohaizegoarenargazkiak.nirudia.com/16050

Goiza bazkari batekin errematatu genuen, Zugarramurdiko aterpetxean.

zugarramurdi2.JPG

Comments

]]>
Mon, 21 Jun 2010 10:54:20 +0100
Ikasturteko azken egunak http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/20/ikasturteko-azken-egunak http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/20/ikasturteko-azken-egunak haurren-festa2.JPG

Ikasturtea ttipi-ttapa hondar egunetara hurbiltzen ari da, eta pasa den astean, ortzegunean eta ortziralean, haurrek eta irakasleek dantza eta antzerki ikuskizun ederrak eskaini zituzten. Galdu ezinezko hitzordua bihurtzen ari da gurasoondako ere. Antzerki ikastarokoek urtean barna lortutako maila erakutsi ziguten, eta harritu ginen bertze behin ere gure haurrak gai diren koreografiekin. Azken partean une hunkigarriak bizi izan genituen seigarren mailakoei agur erraterakoan. Institutuan zorte ona izan dezaten opa eta gero hamaiketako batekin akitu zen egitaraua.
haurren-festa3.JPG
Vamos entrando poco a poco en los últimos días del curso, y el jueves y viernes tuvimos ocasión de disfrutar de las coreografías que prepararon los distintos cursos. También la representación grupo del extraescolar de teatro (a ver si nos animamos también los padres y madres a formar un grupo e laño que viene). Y en la parte final vivimos momentos emocionantes, en la despedida del grupo de sexto curso. Tras desearles buena suerte en el Instituto, finalizó el programa con un hamaiketako.

haurren-festa1.JPG

Comments

]]>
Sun, 20 Jun 2010 22:06:35 +0100
Mendi ateraldia: Zugarramurdi aldea http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/17/mendi-ateraldia-zugarramurdi-aldea http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/17/mendi-ateraldia-zugarramurdi-aldea zugarramurdi.jpg

Igandean hasiko omen du eguzkia agertzen, eta ea azkenean egiten ahal dugun Ibainetako buelta. Bi aldiz gibelatu behar izan dugu eguraldi txarraren erruz, baina oraingoan ez du bueltarik: ikasturteko hondar asteburua da, eta ezin dugu huts egin. Edo konformatu behar dugu inguru hori Google-Earth edo dena delako horretan ikustearekin?

Gogoratu: igande honetan goizxeago bilduko gara Ikastolako parkean, goizeko 9etan. Eta azken mendi ateraldia izaki, bazkari bat antolatu dugu Zugarramurdiko Aterpetxean, nahi duenarendako.

EL DOMINGO A ZUGARRAMURDI: collado de Urbia , Ibaineta, caserío de Lapitz, Urbia

Al final parece que el tiempo va a levantar, y que podremos hacer al fín este recorrido, que hemos tenido que posponer ya dos veces, por no hacerlo nublado: dicen que las vistas son preciosas.

Esta vez quedaremos un poco antes, a las 9 de la mañana, en el parque de la Ikastola. Y por ser la última salida montañera del curso, hemos encargado una comida en el albergue de Zugarramurdi, para quien quiera apuntarse.

Comments

]]>
Thu, 17 Jun 2010 23:35:01 +0100
Amonatxo, amatxo, andereño... http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/15/amonatxo-amatxo-andereno http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/15/amonatxo-amatxo-andereno baztangohaizegoarenargazkiak-20100613211138.jpg

Hitzetan sinisten dugu, horregatik ere aukeratu dugu Baztan Ikastola gure seme-alabendako.

21.JPG

Eta hala ere zaila da hitz batzuk aukeratzea, hainbertze daude, eta hainbertze dago errateko.

11.JPG

Baina gehien behar dituzunean hitzik gabe geratzen zara. Beraz, bertze behin ere "esker mile, Mari Karmen" erran eta saiatuko gara irudiz irudi igandekoa gogoratzen, elkarrekin.

Norbait animatzen bada lerro batzuk idaztera, "Erantzunak idatzi/ikusi" klikatu eta testua sartu. Bihotz-bihotzetik eskertuko genioke.

Si alguien se anima a escribir unas líneas, klikar en "Erantzunak idatzi/ikusi" y meter el texto. Le agradeceríamos de todo corazón.

Comments

]]>
Tue, 15 Jun 2010 22:19:33 +0100
Nafarroa Oinez: Mus txapelketaren finalak http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/11/nafarroa-oinez-mus-txapelketaren-finalak http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/11/nafarroa-oinez-mus-txapelketaren-finalak blog9.JPGIgandean bertan Uxoa eta Eduardok finaletan hartuko dute parte, Baztango kanporaketako sailkatuak. Nafarroa guziko 32 bikote ailegatu dira finaletara, eta goizeko 10etan hasiko dira. Ea denbora ematen zaie txapela lortu eta Ikastolaren bestara ailegatzeko.

Comments

]]>
Fri, 11 Jun 2010 07:57:11 +0100
Ikastolaren besta: igandean, ekainak 13 http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/06/ikastolaren-besta-igandean-ekainak-13 http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/06/ikastolaren-besta-igandean-ekainak-13 ikastola-besta091.jpg

2009-10ko ikasturteari besta giroan bukaera emateko, heldu den igandean Ikastolaren Besta ospatuko dugu.

Eguneko programa hau da:

11:30etan      Dantzak (Pilarreko frontoian)
13:30etan      Bazkaria
15:30etan      Gaztelu puzgarriak
16:00etan      Dantzaldia

Aurten berriz ere festa Pilarreko frontoian eginen dugu. Eta iazko marka gainditu behar dugu, jende kopuruaren aldetik, 280 txartel inguru saldu baitira. Norbaitek oraindik ez badu bazkariko txartela, bihar astelehenean bertan eskatu Juntako bati, edo 665212796 telefonora deitu. Astearterako erran behar baitugu, zehazki, zenbat menu behar dugun.

Dakizuenez, aurten “catering” batekin probatu behar dugu. Hortaz, ez dago platera edo kubiertorik ekarri beharrik. Hori bai, faborez, ez atzendu txartelak ekartzea.

ikastola-besta092.jpg

FIESTA DE LA IKASTOLA: domingo 13 de junio

El róximo domingo celebraremos la fiesta de la Ikastola, con la que queremos despedir al curso escolar 2009-10, en plan festivo.

Este es el programa del día:

11:30etan      Dantzas (en el frontón del Pilar)
13:30etan      Comida
15:30etan      Castillos hinchables
16:00etan      Bailables

Este año de nuevo la fiesta se hará en el frontón del Pilar. Y vamos a superar la marca del año pasado, en cuanto al número de gente, pues ya se han vendido unas 280 txartelas. Si alguien todavía no tiene txartela, que la pida mañana lunes mismo a alguien de la Junta, o que llame al teléfono 665212796. Para el martes tenemos que dar el número exacto de menús.

Como sabéis, este año vamos a probar con un “catering”. Por ello, no será necesario que traigáis platos ni cubiertos. Eso sí, por favor, no olvidéis traer las txartelas.

Comments

]]>
Sun, 06 Jun 2010 20:23:52 +0100
Ikastolara oinez: eskola bideen tailerra http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/05/ikastolara-oinez-eskola-bideen-tailerra http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/06/05/ikastolara-oinez-eskola-bideen-tailerra ikastolara-oinez-1.jpgAsteartean, ekainak 8, arratsaldeko 7'30etan, goitiko Ikastolan

Martes, 8 de junio, 7'30 de la tarde, en la Ikastola de arriba

Hau da CRANA-tik (Centro de Recursos Ambientales de Navarra) Gurutzek pasa digun deialdia, astearteko tailerrarako, Ikastolako eskola-bideak lantzeko:

IKASTOLARA OINEZ!

Guraso agurgarriak,

Geroz eta haur gehiago dira sendentarismoaren ondorioz gizentasun arazoak jasaten dituzten haurrak, eta Baztanen ere arazo honek gorantzko joera duela jakinarazi digute Osasun Etxetik.

Honi aurre egin eta gure seme-alaben osasuna eta herriko bizi-kalitatea hobetzearrean, Ikastolara oinez etortzeko ekimena martxan jarri nahi dugu. Horrela, haurrek egunero ariketa fisikoa egin eta Elizondo osansuntsuago eta atseginago bihurtuko dugu.

Ekainan aste betez froga egin eta asmoa datorren urtean ekimenarekin jarraitzea da. Aste hau antolatzeko (guraso laguntzaileak, ibilbideak, ordutegiak, etab.) heldu den asteartean, ekainak 8, arratsaldeko 19:30tan Goitiko Ikastolan egonen den bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

A LA IKASTOLA, ¡ANDANDO!ikastolara-oinez-2.jpg

Estimadas familias,

Cada vez son más los niños y niñas que sufren obesidad debido al sedentarismo y esta realidad también ha llegado a Baztan, ya que desde el Centro de Salud nos han advertido del problema.

Con el fin de afrontar este problema y mejorar la salud de nuestros hijos/as,  y al mismo tiempo mejorar la calidad de vida del pueblo, hemos puesto en marcha la iniciativa de venir andando a la Ikastola. De esta forma, nuestros hijos/as harán todos los días ejercicio físico y Elizondo será más saludable y agradable.

La intención es hacer una semana de prueba en junio y continuar con la iniciativa el próximo curso. Para la organizar esta semana (familias acompañantes, itinerarios, horario, etc.) os invitamos a participar en la reunión que se celebrará el próximo martes, 8 de junio a las 19:30 horas en la Ikastola de arriba.

Comments

]]>
Sat, 05 Jun 2010 10:35:03 +0100
Pasaiatik Pasaiara, txaluparen esperoan http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/30/pasaiatik-pasaiara-txaluparen-esperoan http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/30/pasaiatik-pasaiara-txaluparen-esperoan donibanetaldea.JPG

Egia errateko, denbora gutxi izan genuen esperoan egoteko. Larunbateko plana aski beteta eraman baikenuen. Eta hori Pasaia aldea Elizondotik ordu eskas batera dagoela (gezurra dirudi, errepidetik eta telebistatik bakarrik ezagutzen genuela guraso gehienok).

donibanemater3.JPG Pasai Antxo, Pasai Trintxerpe, Pasai San Pedro, merkatal portua, arrantza portua... Ailegatzearekin esperoan genituen Lierni eta Izaskun (tira beraiek ere ez omen dute Baztan ezagutzen), Mater arrantzontziko txoko guztiak eta arrantza munduaren hamaika xehetasun erakusteko. Harrituta geratu ginen: 18 arrantzale bizitzeko lekua zegoen. Hori bai, estu-estu: leku gehiena arrainendako zegoen erreserbatuta. Ordu luze bat behar izan genuen zoko eta tresna guztiak miatzeko.

donibanemater5.JPGGero Patxirekin, ontzi txikiago batean, buelta eman genion badiari, itsas zabalera atera eta buelta. Txalupan Pasai Donibanera pasa eta txundituta geratu. Bazkaldu (XX. mendeko arkitektura miretsiz) eta arratsaldean, berriz, ur gainetik lur azpira, zonaldeko ekonomian pisu handia izandako bertze alderdi bat ezagutzeko: Oiartzungo Arditurriko meategiak. Argazkikoa sarrera baino ez da: barneago mundu harrigarri bat dago (7 pisutan banatuta, bat bakarra bisitatzen den arren). Baina aski kalakaz. Astean barna igoko dugu txangoaren argazki albuma. Eta Mari Joseren bideoak ere igoko ditugu.

Comments

]]>
Sun, 30 May 2010 20:49:37 +0100
Eskola bideak: Ikastolara oinez, doike! http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/29/eskola-bideak-ikastolara-oinez-doike http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/29/eskola-bideak-ikastolara-oinez-doike plano_non-bizi-gara-zenbat.jpg

Hasteko, eskerrak eman zuen erantzunagatik: ia 100 inkesta hartu ditugu bueltan, zuen argibideekin. Non bizi zareten, oinez etortzen zareten Ikastolara, goizez edota arratsaldez, zein bidetik... Hor planoan dituzue lehen emaitzak: Ikastolako elizondarrak aski barreiatuta bizi gara herri guzian barna. Baina kopuru nagusi batzuk ikusten dira, batez ere Baztanberri auzoan, eta Paularena aldean eta Tokoto inguruan ere bai. Baina, klaro, bakoitza bere aldetik joaten gara Ikastolara, batzuk goitikora, bertze batzuk parkera, batzuk bietara ere...

Bertze plano honetan agertzen da parkeko ikastolara nondik joaten garen (klikatu gainean handitzeko). Marren koloreak ilunago (horia-laranja-gorria...) eta jende gehiago pasatzenparkeko-ikastolara1.jpg garela tarte horietatik erran nahi du.

Parkera haur txikiak joaten dira, guraso batekin jeneralean, edo bertze jendaki batekin (ez dira nornahirekin lasai joaten). Bizpahiru bide nagusi nabarmentzen dira. Eta ez dira bide luzeak. Ez zen hain zaila izanen bide horietan taldeak antolatzea, haur txikiak akostumbratzeko Ikastolara oinez joatera, bertze haurrekin (hasieran guraso edo jendaki banarekin ere bai, doike).

Goitiko ikastolako bideak nahasiagoak (eta luzeagoak) dira. Erran bezala, goitiko ikastolara segitu behar dugu guraso batzuek, parkeko ikastolan haur txikia utzi eta gero. Batzuetan buelta handi xamarra eman beharrez, bietatik pasatzeko.Ordea bide onak, seguruak, ikusten dira, gutxi erabiltzen direnak.

Ez zen posiblea izanen taldeak antgoitiko-ikastolara-1.jpgolatzea haurrak goitiko ikastolara joateko, pertsona heldu pare batekin? Txokototik goiti, adibidez, non trafiko gutxiago eta espaloi zabalagoak dauden.

Gurasoon tailerren bat antolatu nahi dugu ikasturtea akitu baino lehen, aukerak aztertzeko, eta froga bat egin. Uste dugu merezi duela: gauza handia izanen zen gure haurrendako (eta guretako ere bai).

CAMINOS ESCOLARES

La semana próxima, tanto en la Semana Cultural de la Ikastola como en el programa promovido desde el Centro de Salud y el CRAN (Centro de Recursos Ambientales de Navarra), se va a remarcar la importancia del ejercicio físico, sobre todo durante la infancia.

Uno de los puntos que se están trabajando es la creación de Caminos Escolares, para irnos acostumbrando a ir a la Ikastola a pie, o en bicicleta. ¡Dependemos demasiado del coche! De la comodidad que vemos en el nuestro, y del peligro que vemos en los de los demás.

De casa a la Ikastola: no es un camino largo. Pero lo hacemos todos los días, entre semana. Es algo básico que cuando podamos lo hagamos andando, o en bici. Y a poder ser en grupo, porque hace más agradable el camino. En los planos podéis ver dónde vivimos, a lo largo de Elizondo, y los trayectos que utilizamos, cuando vamos a pie, tanto a la Ikastola del parque como a la de arriba (los colores más oscuros indican los trayectos más utilizados). Habría que estudiar las opciones que hay para hacerlo del modo más atractivo y seguro posible.

Queremos organizar un taller, e incluso hacer una prueba, si es posible, antes de terminar el curso. Ya os avisaremos.

Comments

]]>
Sat, 29 May 2010 19:41:56 +0100
ARRAIOZ-ZIGA-ARRAIOZ http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/25/arraioz-ziga-arraioz http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/25/arraioz-ziga-arraioz
bigeblogap1014288.JPG

Joan den igandean goiz xarmanta pasatu ginuen Arraioz eta Zigako bazterretan.

Berrogei inguru juntatu ginen Arraiozko elizan eta eguzkipean, Zigako kaskora abiatu ginen. Han majo gosalduta, Arraiozera itzuli ginen ordueta aldera.  Hiru orduko buelta honetan txikiak ederki ibili ziren eta gurasook ere gustora, eguzki ederraz gozatuz.

bigeblogap1014289.JPG
Iduri du jendea gogoz gelditu dela, horrexegatik bertze ateraldi bat antolatzen ari dira Mikel eta Manolo .
Ia hurrengoan ere eguraldiarekin asmatzen dugun!
ziga2010-056.jpg

Comments

]]>
Tue, 25 May 2010 09:03:06 +0100
Ikastolaren txangoa: 29an Oarsoaldera http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/21/ikastolaren-txangoa-29an-oarsoaldera http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/21/ikastolaren-txangoa-29an-oarsoaldera pasaia.bmp Oraindik ez duzu apuntatzeko fitxa bete? Oraindik dudan zaude? Ez baduzu oraindik Pasaiako badia edo Arditurri meatze guneak ezagutzen, Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Aiako Harria parkea... neketan izanen duzu inoiz aukera hoberik ezagutzeko. Nahiz eta Elizondotik ordu exkax batera egon. Errezago izanen da, naski, inguru horietara bueltatzea, lehen aldiz joatea baino.

Portsiakaso ere, hona ekarriko dizkizugu Oarsoaldea eskualdeko turismo web-gunea:

http://www.oarsoaldea-turismo.net/

Gogoratu, apuntatu asteartea baino lehen. arditurri.bmp

Recordad, último día el lunes, para apuntarse a la excursión de la Ikastola: Pasai San Pedro, paseo en barco por la bahía, visita al barco pesquero Mater, Pasai Donibane, Oiartzun, zona minera de Arditurri, parque de las peñas de Aia... Una ocasión única para conocerlos... o para volver a visitarlos.

Comments

]]>
Fri, 21 May 2010 19:17:46 +0100
Mendi ateraldia: igandean Arraioz-Egozkue-Ziga http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/16/mendi-ateraldia-igandean-arraioz-egozkue-ziga http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/16/mendi-ateraldia-igandean-arraioz-egozkue-ziga egozkueko-jauregia.jpg

Egozkue dorretxea. Maiz mirestu dugu errepidetik, autoan goazela, norabait presaka, eta pentsatu, "gustura hurbilduko nintzen, patxadaz, ikustera". Orain duzu aukera ederra.

Aste guzirako eguraldi ona eman dutela-eta, heldu den igandean, maiatzak 23, ibilaldi bat, arras polita, prestatu dugu:

Ibilbidea: Arraioz, Egozkue, Ziga, Olariaga,Arraioz.
Luzera: 7,5 Km
Desnibela: 180 m.

Arraiozko elizatetik atrata, pista zelai batetik oihanera sartzen gara erreka aldamenean daukagula. Basotik 10 minutuko malda igota Egozkuera ailegatzen gara. Hemendik Zigako herria ikusgai daukagu. Sagardia pasa eta gero belaien artetik doan bidexkatik herriko plazara iristen gara.
Gosari goxoa egin ondoren malda behera itzulera ekinen diogu. Olariaga baserritik harizti xarmant batera sartu eta  hasmentako pistaruntz eginen dugu, eta handik Arraiozera. 

Comments

]]>
Sun, 16 May 2010 20:01:18 +0100
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/13/nafarroan-euskaraz-bizitzeko-eskubidea http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/13/nafarroan-euskaraz-bizitzeko-eskubidea

maiatzak15manifestazioa.jpg

Argazkia, Diario de Noticias egunkarikoa. Albiste guzia irakurtzeko: 

http://www.noticiasdenavarra.com/2010/05/16/sociedad/navarra/manifestacion-historica-en-pamplona-por-el-derecho-de-los-navarros-a-vivir-en-euskera

Berria egunkarian eta telebistan:

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-05-16/002/008/milaka_lagunek_euskaraz_bizitzeko_eskubidea_aldarrikatu_dute_iruean.htm

 

Gara egunkarian:

http://www.gara.net/azkenak/05/199494/eu/Milaka-lagun-bildu-dira-Irunean-euskaraz-bizitzeko-eskubidea-aldarrikatzeko

Baztango haizegoa ere han zegilen argazkiak ateratzen. Hemen dituzue "Nirudia" atalekoak:

http://baztangohaizegoarenargazkiak.nirudia.com/15668

Maiatzak 15 web gunean albistea eta ETBko bideoa ikusteko, berriz, hemen duzue lotunea:

Manifestazioa historikoa! from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Ez ginen aunitz bildu enkartelada egunean, baina larunbatean mundu bat agertu behar dugu Iruñera. Bertze gisa, arrunt gogorra izanen da, Nafarroako euskaldunondako, inguratu nahi diguten basamortua.

Elizondoko kalejira eta enkartelada, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Comments

]]>
Thu, 13 May 2010 22:18:00 +0100
Kalean oinez, doike! http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/12/kalean-oinez-doike http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/12/kalean-oinez-doike oinez-doike.jpg

Guraso Elkartea parte hartze ari da, azken hilabeteotan, Ariketa fisikoa sustatzeko jardueretan. Elizondoko Osasun Etxearen ekimen bat izan zen, eta hainbat bilera egin dira, moduak bilatzen jendeari autoa alde batera utzi eta oinez eta bizikletaz ibiltzera nola animatu. Gure kasuan, bereziki Eskolako bideak egokitu eta eguneroko joan-etorriak, ahal bada, oinez egiteko. Baita gure haurrak jarduera fisikoan ohituratzeko ere. Hereregun egin zen aurkezpen publikoa. Nahi baduzue, hemen duzue Diario de Noticias egunkariak jaso zuen berria.

http://www.noticiasdenavarra.com/2010/05/11/vecinos/baztan-bidasoa/una-campana-anima-a-caminar-sin-ninguna-duda-y-sin-automovil-en-los-pueblos-de-baztan

Horrekin batera, tailerrak hasi dira, eskolako bideak lantzeko: nondik egin, nola seinalizatu, ikasle taldeak non bildu, guraso laguntzaileen zeregina... Atzo, asteartea, izen zen aurkezpena, Arizkunenean. Bihar ortzegunean, lehen tailerra, Arizkunenean ere bai.  Eta astelehenean goitiko Ikastolan. Animatu zaitezte parte hartzera, heldu den urterako dena prest eduki nahi baitugu.

Gero, maiatzan barna, eta ekainaren lehen astean, hainbat ekitaldi eginen dira. Ekainaren 6ra artio, Baztango herri guzietako jendea Elizondon bilduko garela. Informatuko dizuegu, egitaraua aitzina joan ahala.

PROGRAMA DE CAMINOS ESCOLARES Y FOMENTO DEL EJERCICIO FÍSICO

Anteayer se hizo la presentación pública de este programa, tan ambicioso como necesario, que impulsó el Centro de Salud de Elizondo, y en el que Baztan Ikastola y Guraso Elkartea hemos tomado parte activa, estos últimos meses, junto con otras escuelas e institucaiones del Baztan. 

El objetivo fundamental es promover los desplazamientos a pie y en bicicleta, y dejar a un lado el coche, sobre todo en los núcleos urbanos, y en nuestro caso, al ir y volver de la escuela. Son mayores impedimentos ciertas costumbres que hemos cogido que las distancias en sí. Claro que habrá que organizar al principio formas atractivas y seguras de hacerlo. Para ello se van a hacer estos días unos talleres para trabajar entre todos sobre ideas que ya se han practicado con éxito en otros lugares, y adaptarlas a la realidad de aquí. ¡Animáos a participar! Para el curso que viene tienen que estar en marcha.

Aparte, a lo largo de mayo y hasta el 6 de junio habrá una serie de actos alrededor de estos temas. Ya os iremos informando.

Comments

]]>
Wed, 12 May 2010 18:57:20 +0100
Maiatzak 15: denok Iruñera http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/07/maiatzak-15-denok-irunera http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/07/maiatzak-15-denok-irunera maiatzak15.jpg

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Joan den astean zonaldeko aurpegi ezagun batzuk Iruñera agertu ziren manifestazioaren deia egitera. Herenegun, berriz, Sunbillan bildu ginen Baztan-Malerreka-Bortziriak eskualdeko hainbat talde eta erakunderen ordezkariak, prentsaurreko batean. Bertan ginen Baztan Ikastolako irakasleen eta Guraso Elkartearen ordezkariak. Prentsaurreko horren berri jakin nahi baduzue, hemen duzue Ttipi-Ttapa aldizkariaren web-gunearen albistea:

http://www.ttipi.net/MCW_desarrollo.php?contenidoID=1273130229

Hemen duzue manifestazioaren Bloga ere, ikusteko ez gaudela bakarrik:

http://www.blogak.com/maiatzak15/

Gaur ortziralean Elizondoko karriketan barna ibili gara kartelak paratzen, fanfarrea eta guzti. Eta bihar arratsaldean, auto karabana baten ibiliko gara Baztango herrietan barna, Elizondoko plazatik hasita, arratsaldeko 4'30etan.

Iruñera joateko autobusak ere antolatu dira, eta txartela Ikastolan berean hartzen ahal da (5€ balio du).

Gero eta nekatugo baldin bazaude ikusteaz Nafarroako Gobernuak nola tratatzen duen euskara, nola tratatzen gaituen euskaldunok, hainbertze eraso, ukazio, murrizketa, bazterketa, zokoraketa...  Hitz batean, euskaldun gisa bigarren mailako herritarra sentitzen bazara, heldu den larunbatean, maiatzak 15, arratsaldeko 6etan Golem zinemetan topatuko duzu lehen arnas kolpea.

maiatzak152.jpg

EL SÁBADO 15 DE MAYO, EN IRUÑEA, A LAS 6, JUNTO A LOS GÓLEM

Personas, grupos y gentes de toda Navarra, que creemos en el euskara como idioma para vivir, crecer, comunicarse... vamos a juntarnos en Iruñea. Primero, para coger un poco de aliento, porque nos están reduciendo el espacio al mínimo. Luego, para recordar que el euskara es algo nuestro, y que aquí está, porque aquí estamos. Y, de paso, desengañar a quien espere verlo reducido a una reliquia del pasado. Sobre todo, si lo espera desde su parcela de poder, cualquiera que sea. Cada vez somos más. ¿Dónde espera que nos metamos? ANGEL GARCIA ETXANDI 

Comments

]]>
Fri, 07 May 2010 19:57:24 +0100
Bide segurtasuna: zuzen ibili! http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/01/bide-segurtasuna-zuzen-ibili http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/05/01/bide-segurtasuna-zuzen-ibili trafikoa1.jpgEskolan sar-ateratzeko orduetan, bereziki, zuzen ibili

Pasa den ortziralean Udaletxean egon ginen Haur Eskolako, S. Fco. Javier eskolako eta Baztan Ikastolako guraso elkarteen ordezkariak. Kezkatuta baikaude eskolen inguruan egoten den trafiko kaosarekin.

Badago plan bat eskoletako bideak egokitzeko, baina denbora beharko du. Bitartean, denon artean ahalegina egin behar dugu gure autoekin arriskurik edo trabarik ez sortzeko. Ezin dugu gure eta bertzeen haurren osasunarekin (are bizitzarekin) jokatu.

Momentuz, Udalak konpromisoa hartu du udaltzainak egoteko eskolan sar-ateratzeko orduetan. Falta diren zebra-bide batzuk ere paratuko ditu.

Gure aldetik, autoa erabiltzera behartuta bazaude, gogoratu:
-oinez eta bizikletaz doazenek beti dute lehentasuna.
-utzi beti bide librea eskola autobusari eta Ikastolaren kamionetari.
-ez utzi autoa marra horian.
-aldiro minutu 1, 2, 5... galtzeko prest egon behar duzu.

Oinarrizko neurri eta arau batzuk dira. Badakigu bide eta karrika estuak direla, aparkalekuak urriak, eta gehienok presaka ibiltzen garela ordu horietan. Baina zentzua erabiliz gero bakoitzak bilatu dezakegu modu bat ahalik eta hobekien moldatzeko.

Aste pare baten buruan lehen balantze bat eginen dugu, arazo nagusiak eta soluzio posibleak aztertzeko. Bitartean, faborez, ikusten dituzuen guztiak helerazi guri.

trafikoa2.jpgSEGURIDAD VIAL
Máximo cuidado a la entrada y salida de la escuela

El viernes estuvimos en el Ayuntamiento representantes de padres/madres de la Escuela Infantil, de la escuela S. Fco Javier y de Baztan Ikastola. Porque estamos preocupad@s por el tráfico caótico que suele haber en torno a las escuelas.

Hay un plan para acondicionar los caminos escolares, pero llevará su tiempo. Mientras, tod@s tenemos que hacer un esfuerzo para no crear peligro y obstáculos con nuestros coches. No podemos jugar con la salud (incluso la vida) de nuestr@s hij@s.

El Ayuntamiento se ha comprometido a poner guardas municipales a las horas de entrada y salida de la escuela. Y algunos pasos de cebra que faltan.

Por nuestra parte, si necesitas utilizar el coche, recuerda:
-tienen siempre preferencia quienes van a pie y en bicicleta.
-deja siempre via libre al autobús escolar y a la camioneta de la Ikastola.
-no dejes el coche en raya amarilla.
-tienes que estar dispuest@ a perder 1, 2, 5… minutos cada vez.

Son unas medidas y normas básicas. Ya sabemos que las calles y vías son estrechas, los aparcamientos escasos, y que la mayoría andamos de prisas a esas horas. Pero utilizando el sentido común cada cual puede buscar una forma de hacerlo del mejor modo posible.

Dentro de un par de semanas haremos un primer balance, para estudiar los principales problemas y las posibles soluciones. Entretanto, por favor, hacednos llegar todo lo que vayáis viendo.

Comments

]]>
Sat, 01 May 2010 11:26:43 +0100
BAIGORRIN MEZULARI http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/04/26/baigorrin-mezulari http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/04/26/baigorrin-mezulari p4250614.JPG

Atzo Baigorrin ospatu zen Nafarroaren Egunaren 31. edizioa. Egun ederra ospatu ahal izan ginuen bi alderdietako nafartarrok.  Goiz goizetik animatu zituzten Baigorri herriko karrikak Txantrea, Amikuz eta Baigorriko erraldoiek,  Zizur eta Barañaingo trikitrilariak,  Fustiñana eta Barañaingo dantzariak, etabar.

Lan izugarria egiten du Baigorriko Basahaize kultur taldeak, bi alderdietako nafartarrak  besta honetan bildu nahizik.  Atzokoan ere Lodosako Ikastolaz oroitu zen.  Txartelak euro batera saltzera jarri beharrean, 1,10etara jarri zituzten,  10 xentimo horiek “Ibaialde”, Lodosa eta Sartaguda zonaldeko ikastolara bidaltzeko.

Bertan egon ziren Lodosa aldeko guraso batzuk, eta Ibaialde ikastolaren izenean, ohar bat irakutzeko eskatu ziguten Baztan ikastolako gurasoei.

Oharrak zera zion:  Bi gobernuak (Nafarroa eta Euskadikoa) laguntzak moztu dituztela eta orain arte segitu ahal izan dutela beren lanarekin N.I.E n (Nafarroako Ikastolen Elkartea) dagoen “eltxitxu” edo kutxaren maileguari esker. Orain horko dirua ere agortu dela eta...

Basaizea kultur taldeak egin duen bezalaxe guk ere zerbait antolatzekotan gaude Ibaialde ikastolari “bulkaldi” bat emateko eta beti bezala, edozein ideia eskertzekoa izanen da. Eskermile.

p4250613.JPGEN BAIGORRI, LEYENDO UN MENSAJE LLEGADO DESDE LODOSA

Ayer se celebró en Baigorri la 31ª edición del Nafarroaren Eguna.  Los navarros de los dos lados celebramos un bonito día.  Desde la mañana ambientaron la calle de Baigorri los gigantes de la Txantrea, Amikuze y Baigorri, los trikitrilaris de Zizur y Barañain,  los grupos de danzas de Fustiñana y Barañain, etc.

Basaizea kultur taldea hace un gran trabajo por unir en una fiesta a los navarros de ambos lados. En la edición de ayer además, se acordó de la Ikastola de  Lodosa.  Las txartelas se pusieron a la venta a un precio de 1,10€, destinando esos diez céntimos a “Ibaialde”, la ikastola de las localidades de Sartaguda y Lodosa.

Desde la asociación de padres de Ibaialde nos pidieron que leyéramos una nota en su nombre.

La nota decía que tanto el Gobierno Vasco como el navarro han cortado las ayudas a Ibaialde, que hasta ahora han seguido gracias a un dinero existente en la “hucha” de N.I.E., un préstamo que se ha concedido hasta ahora. A día de hoy ya no queda dinero en esa hucha y …

Tal  y como Basaizea, nosotros también queremos dar un “empujonico” a la Ikastola Ibaialde y  estamos pensando en organizar algo; y  como siempre, cualquier idea nos vendrá de perlas. Eskermile.

Comments

]]>
Mon, 26 Apr 2010 16:07:39 +0100
Mus Txapelketa: Uxoa eta Eduardo txapeldunak http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/04/25/mus-txapelketa-uxoa-eta-eduardo-txapeldunak http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/04/25/mus-txapelketa-uxoa-eta-eduardo-txapeldunak 4blog.JPG

Pasa den ortziralean burutu zen Baztango kanporaketa, Nafarroa Oinez 2010eko Mus Txapelketaren barnean. Hondarrean 11 bikote bildu ziren Elizondoko Erlategi elkartera. Pellok prestatu zigun merendu-afari batean indarrak berritu eta gero hasi zen karta, tanto eta hordago dantza. Hiru kanporaketetako 11 partida jokatu eta gero ("ofizialak", zeren eliminatzen joaten zirenak segituan lotzen ziren elkarren aurka, poteak eta gasnak jokoan), gauerdia pasata, Juanjo Oteiza/Juanjo Iturbide eta Uxoa Eraso eta Eduardo Zubikoa ailegatu ziren finalera. Eta finalean Uxoa eta Eduardo 2-1 garaile atera.

blog5.JPG

Orain ikusi beharko nola moldatzen diren Atarrabiako finaletan. Aintzinetik hainbertze kanporaketa ari dira jokatzen Nafarroa guzian barna. Ea suertea izaten duten kartekin eta jokaldi klabeetan, txikoak eta partidak erabakitzen dituzten horietan. Portsiakaso, hasi daitezela planak prestatzen Karibeko bidaiarako. Eta portsiakaso ere, beraiek ez badira joaten ahal, boluntario bat baino gehiago eskaini dira haien partez joateko.

NAFARROA OINEZ 2010 MUS TXAPELKETA

El pasado viernes, 23 de abril, se jugó la eliminatoria de Baztan, en la sociedad Erlategi de Elizondo, por el sistema de "mus relámpago". Fueron un total de 11 parejas, y casi 4 horas de competición. Tras disputarse 11 partidas eliminatorias llegaron a la final Juanjo Oteiza/Juanjo Iturbide y Uxoa Eraso/Eduardo Zubikoa. Los dos Juanjos se llevaron el primer txiko, pero luego Exoa y Eduardo le dieron la vuelta a la partida y ganaron por 2-1. 

El 13 de junio se disputarán las finales en Villaba, tras las distintas eliminatorias que se están celebrando por todo Navarra.

blog9.JPG

Comments

]]>
Sun, 25 Apr 2010 17:20:21 +0100
Baztango kanporaketa, ortziralean http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/04/20/baztango-kanporaketa-ortziralean http://baztanikastolagurasoelkartea.nireblog.com/post/2010/04/20/baztango-kanporaketa-ortziralean cartelmustxikia.jpg

Ailegatu da "egiaren ordua": heldu den ortziralean, apirilak 23, arratsaldeko 8'30etan eginen da Baztango kanporaketa. Erlategi elkartean, Baztan Berri auzoan.

Lagunarte giroan: ez da guzia "musik ez" eta "ordago". Pellok merendu goxo bat prestatuko digu lehiaketako presioa eta tripako urduritasunak arintzeko. Hori bai, irabazleak Baztango ohoreak defendatu beharko du Nafarroako lurretan beheiti, Atarrabiraino. Baita Kariberaino ere, agian. Bertze kanporaketak non jokatuko diren jakiteko, sartu Mus Txapelketaren web gunean: http://mus2010.blogspot.com/

ELIMINATORIA DE BAZTAN: el viernes, en la sociedad Erlategi

El próximo viernes 23 de abril es la gran cita. A las 8'30 de la tarde, enla sociedad Erlategi, barri Baztan Berri, de Elizondo.

Pello nos preparará algo para quitar algo de presión a la competición. Eso sí, los/as campeones/as tendrán que defender el honor de Baztan hasta la final de Villaba, del 13 de junio. Y quién sabe si hasta el Caribe (clicar en el cartel para ver los premios). Si queréis más información sobre el resto de las eliminatorias, en la página web del campeonato)

Comments

]]>
Tue, 20 Apr 2010 20:26:44 +0100